Aurrekontu falta kritikatu dute PSE-EEk eta Aralarrek

Anboto 2013ko eka. 21a, 08:37

Martitzenean egindako hileroko ohiko udalbatzarrean EAJren kudeaketa kritikatu zuten PSE-EEk eta Aralarrek. Oraindik onartu barik dago 2013ko aurrekontua. \"Ohitura bihurtu da aurrekontu barik kudeatzea\", esan zuen Dani Maeztuk (Aralar). Gainera, diru publikoa propagandarako erabiltzea egotzi zion Maeztuk EAJri: \"Dirua irudikerian gastatzen jarraituko duzue?\"

Martitzenean egindako hileroko ohiko udalbatzarrean EAJren kudeaketa kritikatu zuten PSE-EEk eta Aralarrek. Oraindik onartu barik dago 2013ko aurrekontua. "Ohitura bihurtu da aurrekontu barik kudeatzea", esan zuen Dani Maeztuk (Aralar). Gainera, diru publikoa propagandarako erabiltzea egotzi zion Maeztuk EAJri: "Dirua irudikerian gastatzen jarraituko duzue?".

 

Idoia Agorriak (PSE-EE) ez gobernatzea leporatu zien jeltzaleei, eta lanean hasteko eskatu zien. Udalbatzarreko gai-ordena ere erabili zuen EAJren kontra egiteko: “EAJko bozeramaileak dio ez dugula lanik egiten, eta gaurko hiru puntuak oposizioak aurkeztu ditu”. Durangoko Udalak ez dauka aurrekonturik 2011tik, eta horien luzapenagaz kudeatzen dabil oraindino.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!