Merkatu plazaren mahaian EAJk ere ordezkaria edukiko du

Anboto 2013ko eka. 20a, 10:10

Merkatu plazaren sustapenerako mahaian, orain arte, PSE-EEko Idoia Agorria eta Aralarreko Iker Urkiza ibili dira udalaren ordezkari. Bada, aurrerantzean EAJk ere izango du ordezkari bat. Mahaitik irten zen eskaera, eta martitzeneko udalbatzarrean onartu zen EAJ, PSE-EE eta PPren botoekin. Bildu eta Aralar abstenitu egin ziren

Merkatu plazaren sustapenerako mahaian, orain arte, PSE-EEko Idoia Agorria eta Aralarreko Iker Urkiza ibili dira udalaren ordezkari. Bada, aurrerantzean EAJk ere izango du ordezkari bat. Mahaitik irten zen eskaera, eta martitzeneko udalbatzarrean onartu zen EAJ, PSE-EE eta PPren botoekin. Bildu eta Aralar abstenitu egin ziren.

 

Bildu, PSE-EE eta Aralarrek uste dute gobernu taldeak ez duela baliabiderik ipini mahaitik proposatutakoa bideratzeko. Agorriak esan zuen orain arte “alferreko lana” egin dutela, eta erabakitzen dena loteslea izatea gura dutela.

 

Bilduko Arrate Elkorok EAJ kritikatu zuen: “Oso tristea da EAJren orain arteko jarrera”. Aralarreko Dani Maeztuk bide beretik: “Orain arte, zuen jarrera oztopatzea izan da”. EAJko Goiztidi Diazek erantzun zuen: “Errazena da errua besteei botatzea, norberak lanik egiten ez duenean”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!