'Talentua plazara' ekimena aurkeztu dute Berbarok eta Plateruenak

Anboto 2013ko ekainaren 14a

16 urtetik gorako sortzaileek gura duten disziplinan oinarrituta, ordubete inguruko emanaldiak prestatu beharko dituzte. Uztailaren 12ra arte izena eman daiteke

16 urtetik gorako parte-hartzaileek ordubete inguruko emanaldiak prestatu beharko dituzte. Baldintza bakarra euskaraz izatea eta 2-10 urteko umeei zuzenduta egotea da. Edozein disziplina landu daiteke: ipuin-kontaketa, antzerkia, musika emanaldia, umorea... Berbarok horren zabalkundea egiteko konpromisoa hartzen du, gainera.

 

Uztailaren 12ra arte izena eman daiteke. Irailean, aurkeztutakoen artean sei aukeratuko dituzte. Berbaroko kideak eta elkarteagaz hartu-emana duen jendeak parte hartuko dute epaimahaian. "Anitza izatea gura dugu", azaldu dute antolatzaileek. Lan horiek zuzenean aurkeztuko dituzte Plateruenean. Aukeratutako lan bakoitzak 200 euro jasoko ditu. Gainera, ikus-entzuleek bat aukeratuko dute, eta horrek 100 euroko saria jaso dezake.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!