Dendak Bai elkarteak Expobodas azoka antolatu gura du azarorako

Anboto 2013ko eka. 16a, 08:30
Durangaldeko Dendak Bai merkatarien elkarteak Expobodas azoka antolatu gura du, lehenengo biderrez, azarorako. Durangaldean eztegu eta zeremonia gaiak eskaintzen dituzten merkataritza establezimenduek parte hartuko dute

Durangaldeko Dendak Bai merkatarien elkarteak Expobodas azoka antolatu gura du, lehenengo biderrez, azarorako. Durangaldean eztegu eta zeremonia gaiak eskaintzen dituzten merkataritza establezimenduek parte hartuko dute.

 

Horretarako aukera izango dute baita Dendak Bai elkarteko bazkideek eta bazkide ez direnek ere. Honako webgunean eman daiteke izena: comercio@masdendak.com.

 

Informazioa gura duenak edo aurre-inskripzioa egin honako telefono zenbakira deitu dezake: 94 6814 81 42. Bestela comercio@masdendak.com helbidera ere bidali daiteke mezua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!