"Alde hemendik" ohiua zabaldu dute kuartelean eta kaleetan

Anboto 2013ko eka. 15a, 20:47
70 bat lagunek kontzentrazioa egin dute Montorretako kuartelaren alboan, Guardia Zibilaren presentzia desagertzea aldarrikatzeko. Gero, manifestazioa egin dute herriko kaleetatik

70 bat lagunek kontzentrazioa egin dute Montorretako kuartelaren alboan, Guardia Zibilaren presentzia desagertzea aldarrikatzeko. Gero, manifestazioa egin dute herriko kaleetatik.

 

Hainbat herritarrek Alde Hemendik izeneko mugimenduaren deialdiari erantzun diote gaur. Montorretako kuartelaren aurrean batu dira, Guardia Zibilari joateko eskatzeko. Ez dira parean mobilizatu; Ertzaintzak galarazi egin die eta handik metro batzuetara egin dute protesta. "Alde hemendik, utzi bakean", "Ni os queremos ni os necesitamos", edota "Que se vayan" ohiukatu dituzte, besteak beste.

 

Gero, manifestazioa egin dute kaleetatik, eta Santa Ana plazan amaitu dute. Bertan, hainbat eskaera egin dituzte: "Indar okupatzaileen presentzia eta kontrolak desagertzea, errepresio mota guztiak kentzea eta Espainiar eta Frantziar talde militar eta polizialek alde egitea." Horretaz gainera, Ertzaintzaren eredu berri bat ere exijitu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!