Hitzarmena sinatu dute enpresen elkarteak eta Asepeyok

Anboto 2013ko eka. 13a, 10:39
Bien izenean, Estibaliz Lopezek eta Igor Sotak egin dute sinadura ekitaldia. Komunikazio eta formazio saioak landuko dituzte aurrerantzean

Bien izenean, Estibaliz Lopezek eta Igor Sotak egin dute sinadura ekitaldia. Komunikazio eta formazio saioak landuko dituzte aurrerantzean.

 

Orain arte era naturalean egiten zutena formalizatzea. Helburu hori dauka Durangaldeko Enpresen Elkarteak (DEE) eta Asepeyo mutuak sinatutako lankidetza hitzarmenak. Bien izenean, Estibaliz Lopezek  eta Igor Sotak eta egin dute sinadura ekitaldia. Hainbat urte dira erakundeak elkarlanean dabiltzala, eta aurrerantzean hartu-eman ofiziala edukiko dute.


Hitzarmenaren ondorioak azaldu dituzte. Esaterako,  komunikazio eta formazio saioak garatuko dituzte euren bazkideentzat. Sotak adierazi zuen Asepeyok 4.500 behargin babesten dituela eskualdean. Gaur egun, 55 enpresa daude DEE elkartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!