Udako irakur gunea igerilekuan, aurten ere bai

Anboto 2013ko eka. 10a, 09:28

Udako irakur gunea edo bibliopiszina zabalduko dute Tabirako igerilekuetan, aurten ere, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean. Astelehenetik barikura egongo da erabilgarri, 15:00etatik 20:00etara

Udako irakur gunea edo bibliopiszina zabalduko dute Tabirako igerilekuetan, aurten ere, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean. Astelehenetik barikura egongo da erabilgarri, 15:00etatik 20:00etara.

 

Haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzea du helburu ekimenak, eta euskal literatutaren hedapena bultzatu; baita gazteengan irakurzaletasuna sustatzea eta euren ohituretan euskal literaturarako ohituretan bideratzea ere. Durangaldeko ume, gazte eta helduak literaturaren mundura modu aktiboan hurbilarazi gura ditu ekimenak eta "udan euskaraz gozatzeko" aukera eskaini: "Euskaraz komunikatzeko eta egunero euskara erabiltzeko egoera egokiak sortuz eta naturaltasun osoz erabiliz". Horrela azaldu dute ohar baten.

 

Ume, gazte eta gurasoei bilduma berri eta gomendagarriak hurbildu gura ditu udako irakur guneak, eta umeak ipuinen magian barneratu; euron trebetasunak eta sormen ahalmenak garatzea ere badute helburu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!