Durangaldeko Voz Afrikanak manifestazioa deitu du bi etorkinen hilketak salatzeko

Anboto 2013ko eka. 8a, 18:00

Durangaldeko afrikarren elkarteak biltzen dituen Voz Africana plataformak manifestazioa deitu du domekarako, Bilbon hildako bi etorkinen heriotza salatzeko, Ada Otuya eta Jenny Sofia Rebollo.

Durangaldeko afrikarren elkarteak biltzen dituen Voz Africana plataformak manifestazioa deitu du domekarako, Bilbon hildako bi etorkinen heriotza salatzeko, Ada Otuya eta Jenny Sofia Rebollo.

 

Elkarretaratzea deitu dute Ezkurdiko ONCEko kioskoaren ondoan, domekan 18:30ean. Ondoren, manifestazioak Frai Juan Zumarragako biribilgunera bidea egingo du, Iurretaren mugara joateko. Protesta ekitaldia Landako Gunean amaituko dela jakitera eman dute antolatzaileek. Voz Afrikana plataformako kideek Andereak elkarteak eguenetan Andra Marin antolatzen duen elkarretaratzean parte hartu zuten.

 

Andereak elkarteak deialdiari babesa eman dio eta bere pankartak zabalduko duela manifestazioa jakitera eman dute. Afrikarren komunitateak azaldu duenez, familia askok beste leku batzuetan antolatzen dabiltzan mobilizazioetara joateko duten zailtasunarengatik antolatu dute manifestazioa Durangaldean. Antolatzaileek diotenez, "mobilizazio honen helburua bi emakume etorkin hauei gertatutakoa salatzea da eta hangoei ez hemengoei berriro gertatu ez dakien". Gogoratu dutenez, Durangon emakume bi hil dituzte genero biolentziaren ondorioz.

 

Durangaldeko afrikarrek justiziak bere "irmotasun guztiarekin jardun dezan" eskatzen dute hiltzailearen aurka: "Ez dadila gertatu orain bost edo sei urte hotel batean hilik agertu zen ginear batekin gertatu zen moduan. Kasu honi buruz gaur egun ez dakigu ezer eta frogen manipulazioa ez zen aintzakotzat hartu".

 

Andereak elkarteak ekimen honetan afrikako komunitateari babesa emateko deia egin du: "Domekan aukera on bat daukagu elkartasuna adierazteko, etorkinei jasaten duten diskriminazioarengatik baita edozein gradutako diskriminazioa sufritzen duten emakumeei ere. Hori ere badelako biolentzia, edo eraso fisiko bat genero biolentziaren biktimak izan diren emakume bi hauen kasuan".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!