Zabalik daude pasaguneak, obra amaituta

Anboto 2013ko eka. 7a, 10:16

ETS eta udalaren artean egin beharreko obra amaitu da. Hiru pasaguneak zabalik daude tarte hauetan: Uribarri-Landako, Matxinestarta-Ibaizabal eta Faustebide-Faustebekoa

ETS eta udalaren artean egin beharreko obra amaitu da. Hiru pasaguneak zabalik daude tarte hauetan: Uribarri-Landako, Matxinestarta-Ibaizabal eta Faustebide-Faustebekoa.

 

Herritarrak badabiltza erabiltzen trenbide zaharrean zabaldutako hiru pasaguneak. ETS eta udalak akordioa sinatu zuten apirilaren 25ean tarte horiek zabaltzeko, eta obra amaitu dute. 2012ko abenduaren 17az geroztik trenak lurpetik igarotzen du Durango, geltoki berria inauguratu ostean. Baina, trenbideak herria zatitzen segitzen du oinezkoentzat. Hainbat alderdi politikok eta herritarrek eskaerak egin izan dituzte pasagune batzuk zabaltzeko, auzoak komunikatzeko. Horren erakusle izan zen maiatzaren 1ean hainbat herritarrek egindako ekintza: Uribarri eta Landako artean pasagunea zabaltzen ahalegindu ziren euren kabuz. Handik egin bira iragarri zuen udalak ETSgaz akordioa zeukala.

 

Berez trenbide osoa kendu beharko dute, baina proiektu horrek luze joko duela ematen du. Udala ikasleekin prozesu parte-hartzaile bat egiten dabil, euren ideiekin trenbideko eremuan zer egin aztertzeko. Proiektua ez dute aurkeztuko 2013ko udazkena baino lehen, eta obrarako ez dago datarik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!