Frai Juan Zumarragako biribilgunea gertu dago

Anboto 2013ko eka. 7a, 09:45

Frai Juan Zumarraga eta Alluitz kaleen arteko biribilguneko obrak asteon amaitu dira. Bidegurutze hori gune estrategikoa da hiri antolamenduaren ikuspuntutik, Durangoko sarbideetako bat da-eta

 Frai Juan Zumarraga eta Alluitz kaleen arteko biribilguneko obrak asteon amaitu dira. Bidegurutze hori gune estrategikoa da hiri antolamenduaren ikuspuntutik, Durangoko sarbideetako bat da-eta.

 

Urtarrilaren 15ean ekin zieten lanek 287.620 euroko aurrekontua izan dute. Biribilgunea egiteaz gainera, San Inazio eta Institutuko bidegorriarekin lotura egin dute eta espaloiakhanditu egin dituzte. Sozialisten zuzenketa Pilar Rios zinegotzi sozialistaren esanetan, “obra hau alderdi sozialistak iazko aurrekontuetan egindako zuzenketa bati esker burutu da”. Gaineratu duenez, “EAJk obra hau urte bi atzeratu duen arren, proiektua gauzatzea lortu dugu”. Ekimen honek, Durangon zeuden 14 semaforoak kentzen lagunduko duela azaldu du Riosek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!