Hezkuntza Jarduera Onen lehiaketan garaile Zabalarra eskolako familien elkartea

Anboto 2013ko eka. 8a, 08:04

Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteak antolatutako Hezkuntza Jarduera Onen III. lehiaketa irabazi du Durangoko Zabalarra eskolako familien elkarteak

\"\"Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteak antolatutako Hezkuntza Jarduera Onen III. lehiaketa irabazi du Durangoko Zabalarra eskolako familien elkarteak.

 

Pasa den domekan jaso zuten saria, Euskal Eskola Publikoaren jaian. Guraso elkarteak eskolan egindako lana laburbiltzen du lehiaketara aurkeztutako proiektuak. Aurten lanean ibili diren gurasoek eskolako gainerako gurasoak gogoratu zituzten saria jasotzerakoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!