San Antonio monasterioko 1813ko erasoa gogoan

Anboto 2013ko eka. 7a, 12:19

Gerediaga Elkarteak San Antonio monasterioaren suntsiketa gogoratzeko ekitaldia egingo du gaur. Izan ere, aurten 200 urte bete dira monasterio horri eraso egin ziotenetik

Gerediaga Elkarteak San Antonio monasterioaren suntsiketa gogoratzeko ekitaldia egingo du gaur. Izan ere, aurten 200 urte bete dira monasterio horri eraso egin ziotenetik.

 

Napoleonen kontrako gerran, erresistentziaren gotorlekua izan zen eraikin hori. Gerediagak prentsa ohar bidez esan du erasoak kalte handia eragin ziola erlijio komunitate horri. Egoerari buelta eman, eta geroztik hezkuntzan lan egin dute bertan. Ekitaldia 19:00etan izango da, monasterioko elizan bertan.

 

Gaurko omenaldia ez da izango Gerediagak astebururako eratu duen ekimen bakarra. Domekan, Merioaren Ibilbidea ezagutzera emango dute. Hamabost euroren truke, bisita gidatua egingo dute autobusez. Iurretako plazan irtengo dute, 09:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!