'Alde hemendik' esateko, Guardia Zibilaren kuartelaren aurrean kontzentrazioa

Anboto 2013ko eka. 5a, 11:20

Hilaren 15ean Euskal Herriko hainbat lekutan mobilizazioak deitu ditu Alde Hemendik izeneko mugimenduak

Hilaren 15ean Euskal Herriko hainbat lekutan mobilizazioak deitu ditu Alde Hemendik izeneko mugimenduak.

 

"Indar okupatzaileen presentzia eta kontrolak desagertzea, errepresio mota guztiak kentzea eta Espainiar eta Frantziar talde militar eta polizialek alde egitea". Eskaera horiek dauzkate ekainaren 15erako mobilizazioa deitu dutenek. Baina, uste dute horretara ailegatzeko beharrezkoa dela herritarren indarrak batzea. 19:00etarako deitu dute kontzentrazioa Guardia Zibilak Montorretan daukan kuartelaren aurrean, eta 19:30ean manifestazioa egingo dute leku berean hasita. Hain justu, orain urtebete udalak mozio bat onartu zuen, Guardia Zibila Durangotik joateko eta kuartelaz jabetzeko nahia aldarrikatuz.

 

Mugimendu berria da Alde Hemendik. Bertako kideek adierazi dute egoera aldatu behar dela: "Urte askotan zehar, Espainiar eta Frantziar estatuen inpunitate osoz milaka eta milaka euskal herritar izan dira torturatuak, erailak, atxilotuak eta mehatxatuak, indar armatuen eskuetatik".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!