Kontsumo Arduratsuaren I. Azoka egingo dute zapatuan Andra Mariko elizpean

Anboto 2013ko eka. 4a, 11:20

EHNE, Marisatsa, Emaus eta udalak eratu dute azoka. Merkatuaren aurrean, giza garapen jasangarria bultzatu gura dute

EHNE, Marisatsa, Emaus eta udalak eratu dute azoka. Merkatuaren aurrean, giza garapen jasangarria bultzatu gura dute.

 

Datorren zapatuan, ekainaren 8an, Kontsumo Arduratsuaren I. Azoka egingo dute Andra Marin. Kontsumitzerakoan, ingurumenean eta gizartean izaten diren eraginak kontuan hartzea eskatzen du proposatu duten filosofiak. Horren harira, produktu ekologikoak kontsumitzea, bidezko merkataritza erabiltzea eta materialak berrerabili eta trukatzea aurkeztu dituzte, besteak beste, alternatiba legez. Praktika horiek erakusteko postuak ipiniko dituzte zapatuan, eta bertako nekazariek ere eroango dituzte produktuak. Gainera, hainbat tailer eskainiko dituzte; esaterako, xaboia egitekoa. 09:30etatik 14:30era garatuko da azoka.

 

Azoka horren bueltan, beste ekimen bi eratu dituzte. Bihar, ekainak 5, Goiener kooperatibaren berbaldia egongo da Elkartegian, 18:30ean. Energia izango dute berbagai. Hilaren 13an, ostera, Voces de la madre tierra dokumentala emango dute Elkartegian bertan, 18:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!