Patxi Lopez: "Euskal gaizarteari laguntzeko akordioak biltzeko prest gaude"

Anboto 2013ko eka. 3a, 12:13

Larrosaren Jaiak 3.000 militante inguru batu zituen, atzo, Landako Gunean. PSE-EEren Idazkari Nagusi Patxi Lopezek parte hartu zuen ekitaldian eta, baita Alfredo Pérez-Rubalcaba PSOEren Idazkari Nagusiak ere. José Antonio Pastor Bizkaiko sozialisten Idazkari Nagusia eta Alain Coloma PSE-EEko Gazteriako bozeroalea ere egon ziren ekitaldian

Larrosaren Jaiak 3.000 militante inguru batu zituen, atzo, Landako Gunean. PSE-EEren Idazkari Nagusi Patxi Lopezek parte hartu zuen ekitaldian eta, baita Alfredo Pérez-Rubalcaba PSOEren Idazkari Nagusiak ere. José Antonio Pastor Bizkaiko sozialisten Idazkari Nagusia eta Alain Coloma PSE-EEko Gazteriako bozeroalea ere egon ziren ekitaldian.

\"\"

 

Krisio ekonomikoari aurre egiteko lanean hastea eskatu zion PSE-EEren Idazkari Nagusi Patxi Lopezek  Iñigo Urkullu Lehendakariari  Iñigo Urkullu Lehendakariari. Euskal gizarteari laguntzeko akordioa bilatzeko prest dagoela esan zuen Lopezek.  "Laguntzeko" sozialisten borondatea nabarmendu zuen Lopezek. " Bai Euskadin bai Espainian Gizarte Ongizatea defendatu behar dugu", azpimarratu zuen PSE-EEren Idazkari Nagusiak, eta salatu zuen Espainian, PPren gobernuak "azken 50 urtean arrakastaz lortutako gizarte eredua desegiten" ari dela.

 

Ekitaldian, zinegotzi, alkate, diputatu, parlamentari, senatore eta Euskadiko Batzorde Exekutiboko kideek ere parte hartu zuten Larrosaren Jaian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!