Kanpatorrostetako kontainer berriak erabilgarri daude

Anboto 2013ko eka. 3a, 11:58

Kanpatorrostetako beira eta ontziak batzeko kontainer berriak erabilgarri daude dagoeneko. Duela zortzi urte Durangon jarri ziren lehenengo lurrazpiko zaborrontziak izan ziren horiek

\"\"Kanpatorrostetako beira eta ontziak batzeko kontainer berriak erabilgarri daude dagoeneko. Duela zortzi urte Durangon jarri ziren lehenengo lurrazpiko zaborrontziak izan ziren horiek.

 

Hala, ere, arazoak sortu dituzte: "funtzionamendu okerragaitik edo erabiltzaile batzuek behar den moduan ez erabiltzeagatik; baita ekintza bandalikoengatik ere". Horrela azaldu dute udal arduradunek.

 

Kontainerrak konpondu ondoren, bi zaborrontzi berri jarri ditu Durangoko Udalak; beirak eta ontziak  jasotzeko, hain zuzen ere. Horretara, zoruaren gaineran zeuden behin-behineko kontainerrak erretiratu egin ditu.

 

Ohar baten bitartez, udal arduradunek azaldu dutenez, aldatu egin da kontainerra igotzeko sistema ere bai: "Orain zaborrontzia osorik igotzen da, buzoi eta guzti. Honetarako zaborrontzia eta hormigoizko egitura egokitu egi behar izan zira. Bide batez, arazo hidrauliko eta elektrikoak saihestu dira". Udalak 11.252 (gehi BEZa) euro inbertidu ditu lanotan.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!