II. Pastel Maratoia Andra Mariko elizpera lekualdatu dute

Anboto 2013ko mai. 31a, 15:16

Eguraldia dela-eta II. Pastel Maratoia ez dute Ezkurdin egingo.

Bateginez Gobernuz Kanpoko Erakundeak hogei urte bete ditu beharrean, eta bertako kideek aurrera jarraitzeko asmoa daukate. Adibidez, ekimen solidarioa egingo dute zapatuan: II. Pastel Maratoia.

 

Iazko edizioaren arrakasta ikusita pentsatu dute aurten ere egitea. Izan ere, 84 pastel eman zituzten herritarrek dohaintzan. Zapaturako ere dei bera egin dute; 17:00etatik aurrera pastel zatiak euro batean saldu eta dirua Pochutan (Guatemala) dauzkaten proiektuetan erabiliko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!