Euroscola lehiaketan EAEko onenak izan dira Maristetakoak

Anboto 2013ko mai. 31a, 11:42

Europako Parlamentuak sustatuko lehiaketan Euskal Autonomia Erkidegotik parte hartu duten ikastetxe denetatik onenak izan dira Maristetako Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailako ikasleak

Euskal Autonomia Erkidegotik Euroscola lehiaketan parte hartu duten ikastetxe denetatik  onenak izan dira Maristetako Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailako ikasleak.

 

Aurtengo lehiaketaren gaia ‘Herritarren Europako Urtea’ izan da. Europako herritarrek dituzten eskubideak eta onurak azpimarratzea eta Europa eraikitzeko herritar aktiboak dituen aukera errealen gainean sakontzea izan du helburu lehiaketak, zeregin horretan gazteek funtsezko eginkizuna dutela iritzita.

 

Lehiaketa webgunearen bidez garatu da eta zati bi izan ditu. Lehenengoan Europar Batasunari buruzko galderei erantzun behar izan diete lehiakideek eta bigarrenean Europaren Egunaren ospakizuna antolatu dute. Maristetako ikasleek bertan prestatu dituzte egun horretarako ekintzak: ikastetxean bertan burututakoak, kalean egindako inkestak eta San Antonio Santa Rita ikastetxeko bost urteko ikasleekin egindako jokoak, horrela Durangoko herritarrak Europara gehiago hurbildu dituztelarik.

 

Parte hartu duten Erkidegoko onenak izan direnez, Maristetako Saibigain taldeak Estrasburgora bidaia egiteko eskubidea irabazi du Europako Parlamentuak antolatutako lehiaketaren barruan.

 

Maristak ikastetxeko gazteek lehiaketaren harira prestatu duten bideoa:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!