DAZen zozketako zenbaki sarituak

Anboto 2013ko mai. 29a, 15:45

DAZ alde zaharreko auzo elkarteak pintxo banaketa egin zuen jaon zen zapatuan. Bertan, zozketa egin zuten bi otzaragaz

DAZ alde zaharreko auzo elkarteak pintxo banaketa egin zuen jaon zen zapatuan. Bertan, zozketa egin zuten bi otzaragaz. 0435 zenbakiak eroan du lehenengo saria.

 

Lehenengo sariaren erreserbarako 0434 zenbakia dago. Bigarren saria, 0548 zenbakiak eskuratuko du, eta ordezkoa 0566 da. Zapatuan amaituko da sariak eskatzeko epea. Horretarako, 665 724 461 telefonoa eman dute. Zapatuko pintxo banaketa ondo atera zela esan dute DAZeko kideek. 700 pintxo saldu zituzten euro baten truke. 10 urte bete ditu DAZ elkarteak, eta hori ospatzeko egin zuten pintxo banaketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!