Musika Eskolako prezioak gora, eztabaida artean

Anboto 2013ko eka. 2a, 08:59

Bartolome Ertzilla Musika Eskolako prezioak igo egin ditu udalak. Batez beste %2,2ko igoera ezarri dute, eskolako gerentzia batzordeak proposatuta. Martitzeneko udalbatzarrean landu zuten gaia. EAJk eta PPk babestu zuten, eta Bildu, PSE-EE eta Aralar abstenitu egin ziren. Prezio publikoen igoerak eztabaida eragin zuen

Bartolome Ertzilla Musika Eskolako prezioak igo egin ditu udalak. Batez beste %2,2ko igoera ezarri dute, eskolako gerentzia batzordeak proposatuta. Martitzeneko udalbatzarrean landu zuten gaia. EAJk eta PPk babestu zuten, eta Bildu, PSE-EE eta Aralar abstenitu egin ziren. Prezio publikoen igoerak eztabaida eragin zuen.

 

Lau urtean ez da preziorik igo. Bilduren ustez, hori ezin da igotzeko justifikazioa izan. Arrazoia azterketa baten ondorio izatea eskatu zuen. Aralarrek esan zuen aurrekoetan neurri populistak ezarri direla, eta momenturik txarrenean igo dituztela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!