Burdin Aroa Euskal Herrian hizpide hartuta

Anboto 2013ko mai. 29a, 08:32

\'Historiaurrearen aldi gertukoena: metalen aroa\' izenburuko zikloaren barruan, antolatutako berbaldien azkena eskainiko dute, gaur, Arte eta Historia Museoan

\'Historiaurrearen aldi gertukoena: metalen aroa\' izenburuko zikloaren barruan, antolatutako berbaldien azkena eskainiko dute, gaur, Arte eta Historia Museoan.

 

Aranzadiko kide den Xabier Peñalver jaunak emango du El Hábitat  y el mundo funerario durante la edad del hierro en Euskal Herria izenburupean. Hitzaldia, 19:00etan hasiko da. Gure aurretiko milaurtekoan Euskal Herrian bizi izan ziren herritarren ohitura eta bizimoduaren ikuspegi orokor bat eskaini gura da. Erabiltzen zituzten eraikuntzak, baliabideak, nezakazaritza eta abeltzantzaren garapena, metalurgia teknikak eta merkataritza... Erabilitako hileta-erritualak ere gogoratuko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!