Hilabetean, hiru lagun atxilotuta alkoholaren eraginpean gidatzeagatik

Anboto 2013ko mai. 27a, 15:31

Udaltzaingoak hiru lagun atxilotu ditu maiatzean. Azkena, joan zen barikuan

Udaltzaingoak hiru lagun atxilotu ditu maiatzean. Azkena, joan zen barikuan.

 

Durangoko Udalak udaltzaingoaren maiatzeko jardueren berri eman du prentsa ohar bidez. Adierazi dute maiatzean hiru lagun atxilotu dituztela, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik. Lehenengoa hilaren 5ean izan zen. "Patruila ohartu zen ibilgailu bat ari zela aparkatzeko maniobrak egiten eta alboan zeuden aparkaturiko ibilgailuak jotzen, gidaria alkoholaren eraginpean egon zitekeelako ustean". Gero, hilaren 10ean eta 24an egin zituzten atxiloketak; biak era arraroan gidatzen ei zebiltzalako.

 

Frogak egin eta atxilotu zituzten. Orain, auzipetuta daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!