Sanfaustoetarako kartel lehiaketa martxan dago

Anboto 2013ko mai. 27a, 11:28

Aurtengo sanfaustoetarako kartel lehiaketa ipini du martxan Durangoko Udaleko Jai Kontseiluak. Ekainaren 21era bitartean aurkeztu daitezke lanak, eta irabazleak 800 euroko saria lortuko du

Aurtengo sanfaustoetarako kartel lehiaketa ipini du martxan Durangoko Udaleko Jai Kontseiluak. Ekainaren 21era bitartean aurkeztu daitezke lanak, eta irabazleak 800 euroko saria lortuko du.

 

Aurkezten diren lanen kalitatearen arabera, bost kartel hautatuko ditu epaimahaiak. Udaleko webgunean eskegiko dira hautatutako lanak eta herritarrek botoa emateko aukera izango dute. Uztailaren 1etik 31ra bitartean izango dute botoa ematea. Hero-bozketaren emaitzak azken erabakiaren %40a balioko du; beste %60a epaimahaiaren esku egongo da.

 

Irailaren 2an emango da jakitera kartel irabazlea, 13:00ean. Obra irabazlea udalaren esku geratuko da, eta hori erakutsi eta argitaratzeko eskubidea izango du. Obra guztiekin erakusketa ere antolatuko dute: jaiak iraun bitartean udaletxeko erakusketa gela baten jarriko dute erakusketa.

 

Durangoko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ, Andra Mari kalea 4) aurkeztu behar dira lanak. Esan bezala, ekainaren 21era arte egongo da zabalik horretarako epea. Lehiaketaren oinarriak ikusteko klikatu hemen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!