Río de Oro-Durango bultzatzeko kontzertua, domekan

Anboto 2013ko eka. 1a, 08:54

Gazte batzuk urritasun psikikoa duten zortzi ume saharaui udako kanpalekuan hartu gura dituzte. Sarrerak agortuta daude

Gazte batzuk urritasun psikikoa duten zortzi ume saharaui udako kanpalekuan hartu gura dituzte. Sarrerak agortuta daude.

 

Durangoko gazte talde batek, Herria auzo elkarteagaz elkarlanean eta Durangoko Udalaren laguntzagaz, urritasunen bat duten zortzi ume saharaui hartuko dituzte uda sasoian. Ekimen honen bidez, ume talde horrek Tindufeko kanpalekuak utziko ditu uztailean eta abuztuan, eta oporrak Durangaldean pasatzera etorriko da.

 

Proiektuaren alde dirua batzeko, Bailando el silencio musika eta dantza ikuskizuna taularatuko dute Rakel R.R. artistak eta Arymux konpainiak. Musika eta dantzarekin, zeinuen hizkuntza uztartzen du emanaldiak. Bizkaiko antzerki eta dantza eskoletako 40 abeslari eta dantzari –entzun dezaketenak zein gorrak– igoko dira domekan, Platerueneko taula gainera. Sarrerak salgai daude Iurretako Gauargi tabernan eta Plateruena kafe antzokian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!