Dantzaroa Durangaldeko dantzen agerraldia eratu dute zapaturako

Anboto 2013ko mai. 24a, 12:47

Andra Mariko elizpean dantza saioa eskainiko dute

Andra Mariko elizpean dantza saioa eskainiko dute.

 

Gerediaga Elkartearen eta Durangaldeko dantza taldeen artean Dantzaroa Durangaldeko dantzen bosgarren agerraldia antolatu dute zapaturako. Dantzarien bilgune bihurtzea eta jende askok ezagutzen ez dituen eskualdeko dantzak zabaltzea du helburu ekimenak. Durango, Iurreta, Garai eta Berrizko dantza taldeak batuko dituen ekitaldia 19:00etan hasiko da.

 

Durangoko udaletxe aurrean irten, eta kalejiran Andra Mariko elizpera joango dira, 19:30ean dantza saioari ekiteko. Ondoren, gazta eta ardoa banatuko dituzte bertaratzen direnen artean.

 

\"\"

 

Gerediaga Elkarteak jaia egun guztira zabaldu eta zapatu goizerako beste ekimen bi prestatu ditu, biak elkarteak Larrasoloeta kalean duen egoitzan. Alde batetik, euskal musikaren azoka txikia antolatuko dute egoitzaren kanpoaldean. Musika estilo anitzetako 1.000 CD eta binilo prezio merkean eskuratu ahal izango dira. Bestetik, egoitzan bertan, ate irekien jardunaldia egingo dute bazkide zein interesatuentzat. 11:00etatik 14:30era elkarteko egitasmoak, bulegoak eta dokumentategia ezagutzeko aukera eskainiko du Gerediaga Elkarteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!