"Geu Be behar dugu, Geu Be maite dugu"

Anboto 2013ko mai. 23a, 11:27

Atzo hamar urte bete ziren Geu Be elkartea sortu zenetik. Hori dela-eta, ekitaldia egin zuten San Agustinen

Atzo hamar urte bete ziren Geu Be elkartea sortu zenetik. Hori dela-eta, ekitaldia egin zuten San Agustinen.

 

Hainbat lagunek egin zuten berba: gurasoek, begiraleek, gazteek... Geu Beko kide batek, esaterako, adierazi zuen elkartea euren bizitzetako parte garrantzitsu bihurtu dela: “Geu Be behar dugu, Geu Be maite dugu”. Aretoa beteta zegoela, ia ordu biko ekitaldi hunkigarria izan zen.


Ekitaldiaren amaieran sariak banatu zituzten. Urteotan elkartea lagundu dutenak omendu gura izan zituzten. Besteak beste: Durango, Iurreta, Abadiño, Atxondo, Elorrio, Zaldibar, Berriz, Izurtza eta Garaiko udalak; Amankomunazgoa eta Aldundia. Azken honen izenean Pilar Ardanza diputatuak hartu zuen berba.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!