AKI brikolaje denda zabalduko dute bihar Montorretan

Anboto 2013ko mai. 22a, 08:50

Enpresako arduradunek esan dute 35 lanpostu sortu direla denda zabalduta. AKIren jarduera lizentziaren errekurritu egin zuen apirilean Dendak Bai elkarteak

Montorretako industrigunean komertzio berri bat zabalduko dute: AKI brikolaje saltokia. Bihar egigon dute inaugurazioa.

 

Enpresako arduradunek esan dute 35 lanpostu sortu direla denda zabalduta. Behargin horien erdiak Durangokoak dira, eta gainerakoak inguruko herrietakoak. Guztira, lau milioi euroko inbertsioa egin du AKIk. Bizkaian daukan lehenengo saltokia da Durangokoa, Euskal Herriko bigarrena. Brikolajean, lorezaintzan eta dekorazioan espezializatutako denda da AKI. Hamahiru sailetan banatuta eskainiko dituzte produktuak.

 


AKIren jarduera lizentzia errekurritu egin zuen apirilean Dendak Bai elkarteak. Udalak emandako lizentzia legez kanpokoa dela uste dute merkatariek, eraikitzeko muga gaindituta dagoelakoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!