San Faustoko auzotarrekin batuko da EH Bildu

Anboto 2013ko mai. 21a, 13:44

Auzotarren beharrizanak ezagutzeko eratu dute batzarra. Bihar izango da, eguaztena, 19:00etan

Auzotarren beharrizanak ezagutzeko eratu dute batzarra. Bihar izango da, eguaztena, 19:00etan.

 

Durangoko EH Bilduk -Bildu eta Aralar- batzarra egingo du bihar San Faustoko bizilagunekin. Bertara joateko gonbidapena egin du. Euren helburua, auzotarren iritzia ezagutzea da, San Fausto eraldatzeko bidean dagoela ohartuta: "EH Bilduk, San Faustoko herritarren beharrizanak ezagutu nahi ditu, horren inguruko proiektu eta konponbideak bideratzeko. Hau da, herritarrak izan daitezela San Fauston zer nahi eta behar dituzten erabakiko dutenak".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!