Hileta-adierazpenak, Metalen Aroan

Anboto 2013ko mai. 22a, 08:36

\'Arkeologia eta Historia\' hitzaldi zikloaren barruan berbaldia eskainiko du, bihar, maiatzaren 23an Juan Carlos Lopez Quintanak, AGIRI Arkeologia elkarteko kideak. \'Las prácticas funerarias durante la edad de los metales. Monumentos megalíticos y cuevas sepulcrales el el área de Urdaibai\' berbaldia eskaini du

\'Arkeologia eta Historia\' hitzaldi zikloaren barruan berbaldia eskainiko du, bihar, maiatzaren 23an Juan Carlos Lopez Quintanak, AGIRI Arkeologia elkarteko kideak. \'Las prácticas funerarias durante la edad de los metales. Monumentos megalíticos y cuevas sepulcrales el el área de Urdaibai\' berbaldia eskaini du.

 

Lopez Quintanak, Durangoko Arte eta Historia Museoan jardun du, 19:00etan. Historiaurrearen aldi gertukoena: metalen aroa izenburupean batu dituzte aurten antolatutako hitzaldiak.

 

Gure eremu geografikoan Kalkolitoa eta Brontze Aroa (K.a 4700-2800 urteak) aztertzeko lanetan, hileta-adierazpenak hartu izan dira nagusiki aztergai —hots, monumentu megalitikoak eta hilobi-kobazuloak—, eta, ondorioz, bizitoki-aztarnategiei buruzko jakintza oso mugatua da. Urdaibaiko eremuak (Bizkaia) bete-betean erakusten du egoera arkeologiko hori, agerikoagoak batira hilobi-erregistroak, hala trikuharriak nola zistak eta kobazuloak. Horrela azaldu dute antolatzaileek.  Lopez Quintanak Metal Aroetan garatutako hileta-munduari buruzko sintesia eta Oka ibai-arroan (Urdaibai) —nagusiki Katillotxuko nekropoli megalitikoan (Mundaka) eta Santimamiñeko kobazuloan (Kortezubi)— berriki egindako ikerketen emaitzak azalduko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!