Sanfaustoak antolatzeko batzarra deitu dute

Anboto 2013ko mai. 21a, 10:24

2013ko San Fausto jaiak antolatzen hasteko lehenego bilera egingo du udaleko jai batzordeak, eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak

2013ko San Fausto jaiak antolatzen hasteko lehenego bilera egingo du udaleko jai batzordeak, eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

 

Eguaztenean, maiatzaren 23an, egingo dute batzarra udaletxean 19:00etan (Barrenkale 17tik izango da sarrera). Bestalde, jai egitarauan sartzeko ekimen edo proposamenen bat aurkeztu gura duenak Udaleko Erregistro Orokorrera jo dezake. Honako helbide elektronikoa ere erabilin daiteke: jaiak@durango-udala.net . Ekainaren 15era bitartean dago horretarako aukera, jakin eragin dutenez. Azaldu dutenez, jai batzordeak heldutako proposamen guztiak aztertuko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!