Euskaraz Bizi Egun Txikia eratu du EHEk ekainaren 8rako

Anboto 2013ko mai. 22a, 12:22

EHEk aldarrikatu du ordua dela euskaraz bizitzeko erabakia hartzeko

Nazio mailako dinamikaren baitan, Euskaraz Bizi Eguna eratu zuen Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 13an Agoitzen, eta orain Durangoko kideek hartu dute lekukoa: Euskaraz Bizi Egun Txikia eratu dute ekainaren 8rako.

 

“Ez dugu erdararen errepidera salto egingo, euskararen espaloian tinko mantenduko gara”. Metafora horregaz aldarrikatu du Durangoko EHEk ordua dela euskaraz bizitzeko erabakia hartzeko, eguneroko ezintasunei aurre eginez.  11:00etan jolasak eta saskibaloi txapelketa egingo dituzte Ezkurdin. 14:30erako, Santa Anan, bertso bazkaria eratu dute Silveira, Bartra eta Abarkasegaz. Arratsaldean kontzertuekin amaituko dute jaia.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!