Maiatzaren 26an Portugaleten ospatuko dute Ibilaldia, Bizkaiko Ikastolen jaia. Ibaizabal ikastolak autobusa jarriko du bertara joateko. Zabalik dago izena emateko aukera.
Honako helbide elektronikoaren bitartez eman daiteke izena: idazkaritza@ibaizabalikastola.org. Bestela, 94 621 58 77 telefonora ere deitu daitezke. Txartelak zazpi euro balio ditu, ikastolako ordezkariek jakin eragin dutenez. Autobusak Ibaizabal ikastola aurrean goizeko irtengo du domekan 9:15etan. Buelta, Portugaleten 19:30ean.