Geu Beren 10. urtemugaren harira, Gerrikagoitiak eta Domarcok euren esperientzia azaldu dute.
Geu Beko atea zabaldu eta jende ugari ageri da eztabaidan edo eskulanean, 10. urtemugako ekitaldiak
EGITARAUA
Maiatzak 19
Maiatzak 22
Maiatzak 24
Maiatzak 25 Landako Gunean
|
Hogei urtegaz, hezkuntzako zikloa amaitu eta zereginik barik geratu zen Oier. Beste hiru familiagaz batera mugitzen hasi ziren. Eguneko zentroa eskatzen zuten, eta Zornotzan egin zieten lekua. Baina, Alkartasunako begirale ziren Gontzal Uriarte eta Jose Alfarogaz topo egin eta aisialdirako zer edo zer egin behar zutela pentsatzen hasi ziren. Hortik jaio zen elkartea. Gerora ere, bolondresen laguntza eduki dute. Begiraleez berba egitean, emozionatu egin da ama: “Familiak ez ginen hemen egongo bolondresik barik. Hori oso argi daukagu. Ez dago dirurik egiten dabiltzana ordaintzeko. Gainera, borondatez, musutruk”.
Gazteek pausoak eman ditzaten, euren garapenean etenik egon ez dadin egiten dute lan Geu Ben. Gazteentzako beharrizan bat dela dio Gerrikagoitiak: “Elkargune bat da, koadrilarako erreferentzia bat. Irtetean, ez dute gugaz etorri nahi, euren espazioa gura dute”. Barrenetik egin du berba: “Geu Be guztia da guretzat, gazteentzako ere guztia delako”. Gainera, gurasoentzako ihesbide bat dela uste du.
Geu Ben etxean baino hobeto dabilela aitortu du Oierrek: “Bideojokoetan jolasten ibiltzen naiz, ordenagailuan, marrazten, musika entzuten... Barikuetan, batzarra egiten dugu, zer egin pentsatzeko”. Lagun asko egin ditu bertan, eta begiraleekin ere ondo konpontzen da. Gazteak ere badabiltza urtemuga antolatzen: “Pankartak margotzen ibili gara, bertso saioan ipintzeko”. Jende guztia gonbidatu du ospakizunera: “Nik kontzertua ikusiko dut, bertsoak, eta bazkarian eta trikipoteoan ere egongo naiz”.