Astelehenean itxita egongo da Frai Juan Zumarraga eta Alluitz arteko biribilgunea

Anboto 2013ko mai. 10a, 14:38

Urtarrilean hasi ziren biribilgunea egiteko obrak, eta epearen arabera martxorako amaituta egon beharko liratezke

Udalak ohartarazi du 08:00etatik 20:00etara itxita egongo dela trafikoarentzat eremu hori, biribilguneko obrak direla-eta.

 

Urtarrilean hasi ziren biribilgunea egiteko obrak, eta epearen arabera martxorako amaituta egon beharko liratezke. Baina, maiatzean sartu eta oraindik amaitzen dabiltza. Joan zen astean trenbideko pasaguneez emandako prentsaurrekoan, Aitziber Irigoras alkateak adierazi zuen obra batzuk atzertu egin direla Durangon, euriaren eraginez. Azken hilabeteetan euri asko bota du, eta horrek obretan ondorioak ekarri ei ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!