Goizeko 08:00etan irtengo dute Andra Maritik, eta bost ordutan amaitzea itxaroten dute. Maiatzaren 3ra arte, barikura arte, dago izena ematea. Pinondo Etxera jo behar da horretarako.
Mugarri Eguna ospatuko dute zapatuan, Durangon. Urteroko herri ibilaldia egingo dute mugarriak bisitatuz, herriaren muga geografikoetatik ibiliz. Alpino mendi taldeak sustatzen du ekimena, udalaren laguntzagaz.
Goizeko 08:00etan irtengo dute Andra Mariko elizpetik, eta bost ordutan amaitzea itxaroten dute. Neberondo, Santa Luzia, Mugarrekolanda, Marmola eta Landaederratik pasatu ostean bueltatuko dira herrigunera. Tartean, Izurtza, Mañaria, Dima eta Zornotzagaz mugak zehazten dituzten harriak ikusiko dituzte. Antolatzaileek ohartarazi dute ibilbidea irregularra dela, eta zapatilak barik botak eroateko aholkua eman dute. Astiro joango direla eta behar diren atsedenak hartuko dituztela azaldu dute.
Aterpea ikusgai
Landaederran, atseden hartu eta kopaua egiteko aprobetxatuko dute. Gainera, udalak bertako aterpea berritu du, eta ibilaldiko kideek ikusi ahal izango dute, Ander Gorrotxategi zinegotziak aurreratu duenez. Aterpeko araudia behin-behinean onartuta dago; herritarrek erabiltzeko aukera edukiko dute.