Talo Eguna egingo dute zapatuan, Tabira auzoan

Anboto 2013ko mai. 3a, 08:28

Tabira Jaiak elkarteak Talo Eguna antolatu du zapaturako. Azken urteotako ohitura da jaialdi hori, eta zapaturako ere hainbat ekintza prestatu dituzte

Tabira Jaiak elkarteak Talo Eguna antolatu du zapaturako. Azken urteotako ohitura da jaialdi hori, eta zapaturako ere hainbat ekintza prestatu dituzte.

 

Taloak eskainiko dituzte eguerdiko 12:00etatik aurrera. Baina, egitarauari 10:30ean emango diote hasiera, etxeko produktuen azoka zabalduko dute-eta. Azaldu dute azoka aurtengo nobedadea izango dela. Gainera, egun guztian umeentzako tailer ugari garatuko dituzte: gaztagintza, birziklapena, erroskillagintza, aurpegien margolariak... 16:00etan pailazoen emanaldia egongo da, eta 18:00etan txokolatada.

 

Giroa sortzea Zapatuko jaialdiagaz auzoan giroa sortzea da elkartearen helburua. Ekainean, San Pedro jaiak ere antolatzen dituzte helburu beragaz, adierazi dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!