Maiatzaren 1eko jaia egingo dute Herrian

Anboto 2013ko apirilaren 30a

Urteroko jaialdia egingo dute Herria auzo elkartean

Urteroko jaialdia egingo dute Herria auzo elkartean.

 

Gaur bertan, bezperan, hasiko dute jaia. 19:00etan, Galea taldearen emanaldia izango dute. Bihar, 10:00etan txapliguak jaurtiko dituzte egunari hasiera emateko. 11:0etan, hamaiika urtez azpikoen martxa zikloturista egingo dute. 11:30ean irtengo dute nagusiek; Iñaki \'Okly\'ren aldeko hirugarren memoriala izango da. 12:30ean Kriskitin dantza taldearen saioa egongo da ikusgai.

 

Arratsalderako, umeentzako jolasak eta tute eta igel txapelketak prestatuko dituzte. 19:00etan, txorizo pintxoak banatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!