Erosketak etxera eroateko zerbitzuaren lehenengo hilabeteko balantzea egin du merkatarien elkarteak. 50 banaketa baino gehiago egin dituztela azaldu dute.
Dendak Bai elkarteak balantze oso positiboa egin du bere zerbitzu berriaz. Apirilaren 4az geroztik, kontsumitzaileek erosketak egin eta dendak bertan utzi ditzakete; gero, euren etxera eroaten dizkiete produktuak. Merkatarien elkarteak adierazi du dagoeneko 50 banaketatik gora egin dituztela. Herritarrak zerbitzua erabiltzera gonbidatu dituzte, dohainik dela gogoratuz. Zerbitzuaren kostua merkatariek hartuko dute euren gain; elkarteko kide direnek 0,50 euro ordainduko dute banaketa bakoitzeko, eta kide ez direnek 5,50.