PSE-EEk Gaztetxearen irudia "hondatu" gura duela dio Gazte Asanbladak

Anboto 2013ko api. 25a, 09:00

PSE-EEk asteon esandakoaren ostean, Gaztetxeko asanbladak erantzun bidali du. Sozialistek Gaztetxea berehala botatzea eskatu diote EAJri, euren ustez arriskutsua izaten jarraitzen duelako. Bizilagunak zarata eta zikinkeriagatik kexatu direla ohartarazi dute.<

PSE-EEk asteon esandakoaren ostean, Gaztetxeko asanbladak erantzun bidali du. Sozialistek Gaztetxea berehala botatzea eskatu diote EAJri, euren ustez arriskutsua izaten jarraitzen duelako. Bizilagunak zarata eta zikinkeriagatik kexatu direla ohartarazi dute.

 

PSE-EEk asteon esandakoaren ostean, Gaztetxeko asanbladak erantzun bidali du: “PSE-EEk idatzitako artikulua testu demagogiko, alderdikoi eta oportunista iruditu zaigu. Gaztetxearen irudia hondatzeko bakarrik erabili dena”.  Lanean dabiltzala diote gazteek: “Eraikinaren egoera txarra dela-eta gure esku dagoen guztia egiten saiatzen gara”.


Asanbladakoek diote Gaztetxearen helburua herriko eremu sozial eta kulturalaren parte izatea dela, eta zabalik dagoela. Martitzenetan 17:30ean egiten dituzten batzarretan parte hartzeko gonbidapena egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!