Gaztetxeko eraikinak arriskutsua izaten jarraitzen duela dio PSE-EEk

Anboto 2013ko api. 22a, 16:00

Sozialistek EAJri bota diote eraikina oraindik bota barik egotearen errua

Sozialistek EAJri bota diote eraikina oraindik bota barik egotearen errua.

 

PSE-EE alderdiko Pilar Riosek EAJ kritikatu du, Gaztetxearen eraikina oraindik bota barik dagoelako eta bere ustez arriskutsua izaten jarraitzen duelako. Bere arabera, inguruko etxeetako bizilagunak zein komertzioak kexatu egin dira, zarata eta zikinkeriagatik, besteak beste. Gainera, Riosek adierazi du teilatua eta fatxada egoera txarrean daudela, hainbat zati jausteko arriskuan: "Horrek bereziki kezka sortzen du".

 

Sozialistek gogoratu dute iazko aurrekontuetan 200.000 euroko partida bat gorde zutela eraikina botatzeko. Baina, asmo hori ez da praktikara eroan. Eraikina 70eko hamarkadan altxatu zuten, errekaren gainean, eta baldintza horregatik, gaur egun legez kanpokoa da. Sozialistek diotenez, iaz URA agentziak -Eusko Jaurlaritzako uraren inguruko agentzia-  obraren erdia ordaintzeko konpromiosa hartu zuen. Aukera hori galdu izana kritikatu dute, eta gobernu taldeari "utzikeria" egotzi diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!