Batzokian eserialdia egin dute, Donostiako auziperatuekin elkartasunez

Anboto 2013ko api. 19a, 15:03

Gaur eguerdian hainbat gaztek eserialdia egin dute Durangoko batzokiaren aurrean, Donostian \'Aske Gunea\'-n atxilotu dituzten sei gazteekin elkartasunez

Gaur eguerdian hainbat gaztek eserialdia egin dute Durangoko batzokiaren aurrean, Donostian \'Aske Gunea\'-n atxilotu dituzten zortzi gazteekin elkartasunez.

 

Donostiako Bulebarrean sei gazte atxilotu ditu Ertzaintzak, Auzitegi Nazionalak euren kontrako zigorrak berretsi ostean. Espetxeratze agindua jaso zutenetik Bulebarrean egon dira 24 orduz, \'Aske Gunea\' deitu duten erresistentzi gunean. Ertzainak gaur goizaldean joan dira bertara, eta eurekin elkartasunez eserialdia egin dutenak bi orduz banan-bana kentzen ibili eta gero, atxilotu egin dituzte. 1.000 lagun inguruk egin dute desobedientzia zibileko ekimena.

 

Hori dela-eta, Durangon ere eserialdia egin dute hainbat gaztek, Batzokiaren parean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!