Atxilotu bi etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Anboto 2013ko api. 18a, 14:42

Atzo goizean Erretentxu kaleko etxebizitza batean lapurretan egitea egotzita 35 eta 39 urteko gizonezko bi atxilotu zituen atzo Ertzaintzak.

Atzo goizean Erretentxu kaleko etxebizitza batean lapurretan egitea egotzita 35 eta 39 urteko gizonezko bi atxilotu zituen atzo Ertzaintzak.

 

12:30ean inguruan Erretentxu kaleko bizilagun batek lapurreta baten berri emateko deitu zuen Ertzaintzara. Bertaratu ziren agenteek eskailerak igotzerakoan ustezko lapurretako batekin topo egin zutela jakitera eman du Ertzaintzak. Gaineratu dutenez, minutu batzuetara, bigarren pisutik eraikinaren patiora motxila bat jausten ikusi zuten. Barruan, erramintak eta apurtutako atearen zati bat topatu zituen Ertzaintzak. Agente batek beste ustezko lapurra bosgarren pisuan aurkitu zuen. 35 eta 39 urteko bi gizonezkoak lapurreta egotzita atxilotu zituen Ertzaintzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!