Mario Zubiaga eta Roberto Bermejoren berbaldiak eratu ditu EH Bilduk

Anboto 2013ko api. 19a, 12:07

Prozesu parte-hartzaileak eta egoera sozioekonomikoa izango dituzte hizpide EHUko irakasleek. Hilaren 23an izango da ekimena, 19:00etan

Prozesu parte-hartzaileak eta egoera sozioekonomikoa izango dituzte hizpide EHUko irakasleek. Hilaren 23an izango da ekimena, 19:00etan.

 

EH Bilduk berbaldi bi eratu ditu datorren martitzenerako. Mario Zubiaga eta Roberto Bermejo irakasleak izango dira hizlari San Agustinen. Lehenak prozesu parte-hartzaileak aztertuko diu, eta bigarrenak egoera sozioekonomikoa eta azpiegiturak.

 

EH Bilduk prentsa oharrean esan du herritarrak informatzea duela helburu berbaldi hauekin. Gainera, udalaz eta herriko egoeraz hausnartzea ere badute helburu. Koalizioaren ustez, udalak herritarrengandik hurren dauden administrazioak dira, eta udalek kudeatzen dituzten baliabideak "garrantzitsuak" direla azaldu du. Durangoko Udalaren egoera ere kritikatu du: "Baliabideak sortzeko ahalmen urria, egindako inbertsioen eraginkortasun eskasa eta Udala eta herritarren arteko komunikazio eza azpimarratu behar ditugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!