Lancashireko ikasleak etorri dira Jesuitek gonbidatuta

Anboto 2013ko api. 16a, 11:12

Ingalaterrako Lancashireko Stonyhurst College-ko 14 ikasle, bi irakaslerekin batera, Durangon dira. San Jose Jesuitak eta Stonyhurst-ek daukaten elkartrukearen barruan etorri dira

Ingalaterrako Lancashireko Stonyhurst College-ko 14 ikasle, bi irakaslerekin batera, Durangon dira. San Jose Jesuitak eta Stonyhurst-ek daukaten elkartrukearen barruan etorri dira.

 

\"\"

 

Durangoko ikasleen etxeetan eman diete ostatu Stonyhurst College-eko 12 ikasle horiei. Bertako ohiturak ezagutzeko eta gaztelera praktikatzeko aukera izango dute ikasleok. Jesuitetatako ikasleek, berriz, ingelesa erabili ahal izango dute.

 

Bisitariek hemengoen klaseetan parte hartuko dute, eta bereziki beraientzat prestatutako ekintzetan ere, hala nola gaztelera klaseak, hainbat tailer -sukaldaritza eta txotxongiloena, adibidez- eta irteerak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!