Durango Txartelagaz, %5eko deskontu zuzena

Anboto 2013ko api. 16a, 10:30

Durango Txartelaren erabiltzaileek %5eko deskontu zuzena izango dute Visa Txartel honekin atxikitutako komertzioetan egiten ditzuten erosketetan. Apirilaren 30era bitartean egindako erosketetan izango dute beherapena

Durango Txartelaren erabiltzaileek %5eko deskontu zuzena izango dute Visa Txartel honekin atxikitutako komertzioetan egiten ditzuten erosketetan. Apirilaren 30era bitartean egindako erosketetan izango dute beherapena.

 

Durango, Iurreta eta Zaldibarko 84 komertzio eta tabernek parte hartzen dute kanpaina honetan: arropa zein oinetako dendak, etxeko-tresnen dendak, paper-dendak, liburu-dendak, bidai agentziak, ibilgailuen saltokiak, kirol-dendak, argazki-dendak, parafarmaziak,optikak, ile-apaindegiak, estetika zentroak, tabernak... Dendak bai elkartearen bulegoetan eskatu daiteke komertzioen zerrenda (Askatasun Etorbidea 2).

 

Mundu guztian erabili daitekeen kreditu txartela da Durango Txartela, ez dauka komisiorik eta edozein kontu korrontera helbideratu daiteke, ez da beharrezkoa bankuz aldatzea. Dendak Bai elkarteko bulegoan, Nafarroako Rural Kutxan edota atxikitutako 84 komertzioetan eskatu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!