Sektorean egindako murrizketez ohartarazi dute merkatariek

Anboto 2013ko api. 16a, 10:11

Komertziora bideratutako diru-laguntzen jaitsieraz ohartarazi dute merkatariek: Euskal Jaurlaritzak %82 murriztu du aurrekontua. UNE 175.001 kalitate ziurtagiriak emateko San Agustin kulturgunean izan zen ekitaldian eman zituen datuok Bittor Lizarribarrek, Euskaldendak Euskadiko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen konfederazioko presidenteak

Komertziora bideratutako diru-laguntzen jaitsieraz ohartarazi dute merkatariek: Euskal Jaurlaritzak %82 murriztu du aurrekontua. UNE 175.001 kalitate ziurtagiriak emateko San Agustin kulturgunean izan zen ekitaldian eman zituen Bittor Lizarribarrek, Euskaldendak Euskadiko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen konfederazioko presidenteak.

 

Euskalit Kalitatearen Euskal Fundazioak aitorturiko UNE 175.001 kalitate ziurtagiria jaso zuten, domekan, 53 dendatako ordezkariek. Bezeroekiko arreta, saltokietan eskainitako zerbitzua eta pertsonalaren profesionalizazioa ziurtatzen ditu agiri horrek. Komertzio hauen ugazabek ikastaroa egin dute eta lokala eta jarduera prozesuak egokitu. Euskaldendak-en laguntza eta Jaurlaritzaren diru-laguntzak izan dute horretarako.

 

Hala ere, Lizarribarrek ohartarazi duenez %80 murriztu dituzte "gure komertzio eta elkarteak bizirik irauten laguntzen" dituzten diru-laguntzak. Euskaldendak kofederazioaren asanbladak datu hori aztertu du eta legebiltzarreko alderdi politiko guztiei hori zuzentzeko landutako txostena helarazi zaie. "Enpleguaren %14 sortzen duen sektorearen garrantzia alde batera uzten" du gaur egungo aurrekontu proposamenak Euskaldendakeko ordezkariek nabarmendu dutenez, horregaitik "komertzioari arreta estrategikoagoa"  jartzea eskatu dute.  Nekazaritza eta Itsasertz- eta Landa- Garapen politiketarako aurreikusitako 113 miloi euro edota Industriarako 114 milioi euroak  Komertziorako aurreikusitako 4,4 milioiekin parekatu dituzte merkatariek.

 

Proposamenak

Komertzioa dinamizatzeko bulegoak mantentzea eta Merkalgune egitasmoa zabaltzea proposatu du Euskaldendakek. Era berean, BEC-a laguntzeko lotutako 12 milioi euroak ez daietezela komertziorako funtsetik hartu eskatu dute, "horrek balio barik uzten duelako horren aurrekontu gaitasuna, sektorearen leiakortasuna handiagoan eragin gabe".

 

Euskaldendakeko ordezkariek azaldu dutenez, legebiltzarreko alderdiei ere "zentzudunak" iruditu zaizkie proposamenok. Gaineratu dutenez, komertzioaren sektorentzat 7,2 milioi euroko ekarpena egiteko aukera emango lukete proposamenok, "ia osotasunean egitura-gastuari lotutako" 4,5 milioi euro beharrean.

 

Ekitaldian izan zen Jon Zarate Merkataritza Zuzendariak komertzioarako diru-atal berriak sortzeko konpromisoa hartu zuen. Era berean, Jaurlaritzak sustatuta finantzazio-programa berri baten sorrera jarri zuen balorean; merkataritza-sektorean erabilgarri litzake egitasmo hori.

 \"\"

UNE 175.001 ziurtagiaria

UNE175.001 ziurtagiriak kalitate parametro batzuk bete direla egiaztatzen du. Besteak beste, salmentarako produktuenn erakusketa egokia, lokalen argiteria eta tenperatura, pertsonalaren adeitasuna, etengabeko hobekuntza, eta, erreklamazioakn ahalik eta egokien erantzuteko konpromisoa egiaztatzen ditu. Hala ere, "lehendabiziko pausoa" da hori etengabeko hobekuntzan. Merkatariek eskakizun maila igotzeko lan egiteko aukera dute, Urrezko Q-a, lortu arte goreneko mailara heldu arte.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!