Ur edangarria moztuko dute arratsaldean hainbat kaletan

Anboto 2013ko api. 18a, 09:03

Ur edangarria moztuko dute, gaur, 15:00etatik 20:00etara herriguneko hainbat kaletan. Montebideo, Txatxiena, Matxiestarta eta Juan Mari Altuna kaleetan moztuko dute ura

Ur edangarria moztuko dute, gaur, 15:00etatik 20:00etara herriguneko hainbat kaletan. Montebideo, Txatxiena, Matxiestarta eta Juan Mari Altuna kaleetan moztuko dute ura.

 

Ur hodi nagusian egin beharreko konponketa batzuk eragingo dute hori. Honako bizilagunengan eragingo du: Montebideo kaleko 9,11,13,15, 22 eta 24an; Txatxiena kaleko 2, 4 eta 6an; Matxinestarta kaleko 10, 12 eta 14an eta Juan Mari Altuna kaleko 7an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!