Fundifeseko eraikina zigilatu dute, barruan zeudenak bota ostean

Anboto 2013ko api. 11a, 11:09

Udaltzainek Tabira kalean abandonatuta dagoen Fundifes enpresako eraikina zigilatu zuten martxoaren 27an

Udaltzainek Tabira kalean abandonatuta dagoen Fundifes enpresako eraikina zigilatu zuten martxoaren 27an.

 

Hainbat lagun okupa legez bizi ziren, eta horiek desalojatu zituzten lehenik.  Segurtasuna lortu gura du udalak, “instalazioak ez dituelako baldintza egokiak betetzen bertan bizitzeko”. Bertan izandako gertaeren ondorioz hartu dute erabakia. Iaz, maiatzean, emakume baten aurkako sexu erasoa egin zuten, eta 2011ko ekainean beste andra bat hil zen; geroago haren bikotekidea atxilotu zuten hilketa egotzita.

 


Antza denez, jabearena -behargin ohiak- zen zigilatzeko ardura. “Eraikinaren jabeak ez zuenez erantzunik eman, Hirigintza batzordean kasuari zegokion espediente administratiboa hasi zen”. Eraikina botatzea ere jabeari dagokio, baina udalak arriskua ikusten badu,  tramiteekin hasiko da, esan dutenez. Udalak esan du haizeagaz jausten zebiltzan xaflak kendu dituela momentuz.
.
 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!