Adin txikiko bi atxilotu dituzte ustez lapurreta egiteagatik

Anboto 2013ko api. 8a, 18:44

Udaltzaingoak egindako atxiloketez oharra bidali du udalak: \"Atxilotuek biktimei iruzur egiten zieten, gormutuen elkarte batentzako sinadurak biltzen ari zirela esanez\"

Udalak prentsa oharra bidali du udaltzaingoak Aste santuko egunetan egindakoaren balantzeagaz.

 

Udaltzaingoak adin txikiko neska bi atxilotu zituen apirilaren 2an, ustez lapurreta egin eta gero. Herriko Gudarien kalean izan zen gertaera. Ustez lagun biri kendu zieten dirua, oharrean udalak dioenez: "Atxilotuek biktimei iruzur egiten zieten, gormutuen elkarte batentzako sinadurak biltzen ari zirela esanez". Ez da lehenengo aldia era honetan osten saiatu direna; martxoaren 21ean ere gazte bi atxilotu zituzten Zumalakarregi kaleko BBKren suskurtsalaren aurrean.

 

Udaltzainek, atxilotu eta adin txikikoen fiskaltzara eroan zituzten deklaratzera handik bi egunera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!