Erosketak etxera eroateko zerbitzu berria ipini dute

Anboto 2013ko api. 4a, 11:30

Dendak Bai merkatarien elkarteak zerbitzu berri bat ipini du martxan: erosketak etxera eroatekoa. Durango eta Iurretako bezeroek betiko moduan egingo dituzte erosketak baina, gura badute, ostean banatzaile batek etxera eroango die erositakoa

Dendak Bai merkatarien elkarteak zerbitzu berri bat ipini du martxan: erosketak etxera eroatekoa. Durango eta Iurretako bezeroek betiko moduan egingo dituzte erosketak, baina produktuak dendan bertan uzteko aukera edukiko dute.

 

Fitxa bat bete, eta ostean banatzaile batek etxera eroango die erositakoa. Elkarteko bazkide diren komertzioetan 0,50 euroko gastua edukiko du zerbitzuak; bazkide ez direnetan 5,50ekoa. Bost kiloko muga egongo da banaketarako.

 


Banaketa egiteko, elkarteak lagun bat kontratatu du, Lanbidek eta Amankomunazgoak sustatutako lan programaren baitan.  Hilabete batzuren buruan, balantzea egitean, zerbitzua Durangaldeko beste herri batzuetara hedatu ala ez erabakiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!